gasteizm

 

Galdetegia

Page history last edited by Anonymous 2 yrs ago

GALDETEGIA

 

 

1.Giza bilakaera psikologiaren arloak zer zehazten du?

a)Gizakion portaera, afektibotasuna eta pentsamenduaren ezaugarri nahiz ahalmena.

b)Gizakion portaera eta pentsamenduaren ezaugarri nahiz ahalmena.

d)Aldakuntza-prozesuak.

e)a)eta d) zuzenak dira.

 

 

2.Zeintzuk dira Giza bilakaeraren ezaugarriak?

a)Jarraia, metakorra, konplexutasuna areagotzen da eta antolatua dago.

b)Jarraia, metakorra, orokorretik zehatzera antolatua eta arlo ezberdinen lotura.

d)Jarraia, metakorra, konplexutasua eta zehatzetik orokorrera antolatua.

e)Hiru erantzunak okerrak dira.

 

 

3. Giza bilakaera holistikoa den aldetik, zein hiru arlotan banatzen da?

a)Psikosoziala, biologikoa eta genetikoa.

b)Psikosoziala, genetikoa eta etologikoa.

d)Psikosoziala, biologikoa eta kognitiboa.

e)Psikosoziala, kognitiboa eta genetikoa.

 

 

4. Zenbat dira Teoria Biologikoaren paradigma nagusiak?

a)Hiru.

b)Bi.

d)Bat.

e)Sei.

 

 

5. Zein teorietan kokatuko zenuke atxikimenduaren fenomenoa?

a)Etologikoan.

b)Biologikoan.

d)Psikodinamikoan.

e)Kognitiboan.

 

 

6. Teoria psikodinamikoan zein bi autore kokatuko zenituzke?

a)Chomsky eta Miller.

b)Piaget eta Vygotsky.

d)Vygotsky eta Bronfenbrenner.

e)Freud eta Erikson

 

 

7. Ikaskuntzaren teoriak zein faktoreei egiten die so?

a)Gizabanakoarengandik at daudenei.

b)Gizabanakoaren barne sentimenduei.

d)Testuinguruan daudenei.

e)a) eta d) zuzenak dira

 

 

8. Zeintzuk dira teoria kognitiboen jomugak?

a)Gogamenaren garapena eta funtzionamendua.

b)Gogamenaren garapena, egitura eta funtzionamendua.

d)Gogamenaren garapena eta egitura.

e)Gogamenaren garapena, egitura eta eraikitzea.

 

 

9. Zeintzuk ziren Piageten teoriaren puntu garrantzitsuak?

a)Heltze teoria eta teoria etologikoa.

b)Konstruktibismoa eta Garapen Zona Hurrena.

d)Konstruktibismoa eta ordenagailuen funtzionamendua.

e)Konstruktibismoa eta eskemen kontzeptua.

 

 

10. Ordenagailuen funtzionamenduak zertarako balio zuela jabetu ziren ikertzaileak?

a)Egitura kognitiboa egokitzeko.

b)Desoreka kognitiboa ez sortzeko.

d)Gogamenaren egitura eta jardubidea ulertzeko.

e)Gogamenaren egitura eta asimilazioa lortzeko.

 

11. Informazioaren prozesamenduaren teorian, zein atal ditu eskemak?

a)Estimuluen jasotzea, estimuluen erregistroa, ezagutzaren osaketa, erantzunen sortzea eta kontrol-prozesuak.

b)Estimuluen jasotzea, estimuluen erregistroa, erantzunen sortzea eta kontrol-prozesuak.

d)Estimuluen jasotzea,estimuluen erregistroa, ezagutzaren osaketa eta erantzunen sortzea.

e)Estimuluen erregistroa, erantzunen sortzea eta kontrol-prozesuak.

 

 

12. Teoria testuinguru-kognitiboan zenbat teoria aipa daitezke bereziki?

a)Lau.

b)Hiru.

d)Bi.

e)Bat.

 

 

13. Zeintzuk dira Vygotsky-k bereizten dituen bi psikologia prozesuak?

a)Oinarrizkoak eta behe-mailakoak.

b)Oinarrizkoak eta goi-mailakoak.

d)Baldintzazkoak eta goi-mailakoak.

e)Baldintzazkoak eta behe-mailakoak.

 

 

14. Zer da Garapen Zona Hurrena?

a) Trebezia, gaitasun eta ezagutza multzoa nabarmentzeko balio duen ideia.

b) Lengoaia eta pentsamenduaren arteko erlazioak garrantzia duen teoria.

d) Hasierako maila eta maila potentzialaren arteko aldeak mugatzen dituena.

e) Hirurak zuzenak dira.

 

 

15. Zenbat ekosistema aipatzen ditu Bronfenbrenner-ek teoria ekologikoan?

a)Lau.

b)Hamar.

d)Hiru.

e)Bost.

 

 

 

 

 

Hasierara itzuli Hurrengo orrira joan

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.